XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Frantzina.- Bai, Jauna, bai.

Badakit penaren berri edozeñek ainbat.

Bañan zorionez, ekin nion lanari.

Inyezio emateko eta etxeetako gaxo bixitak egiteko ofizioa orduan asi nuan.

Eta lanak, uxatu zizkidan gogoeta beltzak burutik; lanak eta neukan fedeak.

A! Orduan federik izan ez banu, ez dakit zer gertatuko zan nerekin.

Erretorea.- Ez iritxiaren pena izan dezu, bañan kontzientzia pakean daukazu.

Adelak izan du iritxiaren poza, bañan barruak oraindik ere atximur ta zimiko egiten dio noski.

Naigabe zuzenak barruko poza du ondoren; bañan atsegin okerrak, barruko naigabe du ondoren.

Frantzina.- Baditeke, Jauna.

Asiera artan gure Jaunaren kontrako jazarkunde batzuek etortzen zitzaizkidan: zergatik zuzen dabillena gertatzen dan ola zatitua, eta oker dabillena, berriz, mesedetua.

Erretorea.- Gure Jaungoikoak batzuetan olaxe egiten du: onenai naigaberik latzenak eman, ayengandik munduak ikasi dezan olakoetan nola portatu bear dan.

Bearbada, zure larruan beste batek oker jokatuko zuan, geyagorik etzezakeala esanaz.

Bañan zuk zure ikasbide ederrez erantzun diozu zer eta nola egin.

Zure ejenplua beti or izango da ikasgarri, zure eretian arkitzen diranentzat.